Lexikoa-Deklinabidea

Lexikoa-Deklinabidea: (euskara batuaz)

Eskeini ala eskaini?
Nahiz eta eskeini oso entzuna izan, eskaini da zuzena.

 Arauera ala arabera?
Arabera da zuzena, arauera guztiz okerra da.
 Iritzi ala eritzi?
Iritzi esan eta idatzi arren, eritzi zuzena da forma sintaktikoan.

 Erazi ala arazi?
Lehenengo atzizkia bakarrik adierazi aditza sortzeko erabiltzen da, beste guztientzat ari da zuzena.

Ohiko ala ohizko?
Biak zuzenak dira, bai idatzi eta bai hizkeran.


 Benetako ala benetazko?
Lehena da forma zuzena.

 Alkondara ala alkandora?
Bigarren forma batueraz da zuzena, alkondara, ostera, bizkaieraz zuzena da.


Abeltzaintza ala abeltzantza ?
Lehenengoa esan eta idazten da.


 Nola esan eta idatzi behar dugu abots ala ahots ?
Bigarrena da forma zuzena, h-gaz.


 Zelan idatzi eta esan behar ditugu...?
  1. batbatean, bapateanbatik bat, batipat, behinik behin, behinipein: Lehenengoa idatzi eta bigarrena esaten da.
  2. baitu, bainaiz...; bait du, bait naiz  -----   Lehenengo esan eta idazten da
 Itxaso, itsaxo, itsaso...
Hirugarrena da forma zuzena.

 Ene, nere, nire
Ene erabiltzen da forma formalean.
 Ekartzea merezi du ala ekartzeak merezi du?
Ez bada sujetorik agertzen, hau da, sujetoa bera ekartzea aditza danean, bigarrena da zuzena. Bestela, lehenengoa izango da zuzena.

 Seiretan igual que lauretan?
Bakarrik hiru eta lauretan R doa, bizkaieraz, ostera, ordu guztietan doa R.


 Nola erabili arazi forma?
Aditzei lotuta doa.
 Momento ala momentu?
Momentu edo mementu dira forma zuzenak, bai idatzi eta bai hizkeran.

Lexikoa-Deklinabidea: (euskara bizkaieraz)

1. LEZ / LEGEZ Bizkaiera standarraren formalizaziorako beti izan dugu herriaren euskara, euskara bizia, abiapuntu. Ahozko tradizioan oinarriturik ebatzi genuen lez (XX. mendean idatziz ere nagusi gertatu zena, bestalde) idazketa arrunterako. Berdin esan behar dugu horren forma indartuari buruz: letxe (ez legetxe). Lez / legez hitzen arteko bereizketa morfologiko horrek bereizketa semantiko komenigarria dakarkio euskarari: lez (bezala) eta legez (gazt. "por ley"). 



2. BE / BERE Goiko puntuan azaldu dugun arrazoiak balio du honako ere: gaur egungo euskara bizitik hurrago dago be, bere baino. Bizkaieraz mintzatzen diren hiztunik gehienek be erabiltzen dute (banakak dira bere darabiltenak: Mungialde eta Ipar Uribe Kostan, eta Orozkoaldean). Halere, hiztunon begirunez, batez ere, bizkaiera standarrak bere ere aintzat hartu eta merezi duen lekua eman dio. Bai Labayru Hiztegia. Bizkaiera eta batua (b)uztarturik LH, bai Diccionario Labayru. Vizcaíno y batua conjuntados DL hiztegietan, modu honetara adierazita ikusiko duzu lokailu hau: be(re) / ere (bizkaierarako: be eta bere; baturako: ere). Egia da, ostera, bultzatu be egingo duguna.



3. DAUZ / DITU / DITUZ Bizkaiera standarrarerako dauz zein ditu formen paradigmak onartu dira. (Ik. Bizkai euskeraren jarraibide liburua. Lehenengo pausuak, Labayru Ikastegia, Bilbo, 2001, 267 or.). Paradigma biok dira "jatorrizkoak" (-z- nahiz -it- pluratzailedunak), zaharragoa zein den demostratzen gaitza baita. -It- pluratzailedun sistema bizkaierazkoa ere bada, duda barik, baina baita -z-duna ere (Mikoletaren Modo breven, kasurako, hirurak daude: beardogusanac; estitu ecarri, ecarriditusanac. Bikoiztasuna eramangarria da, hirukoiztasuna ez, ordea. Horregatik, pleonasmoaren fenomenoz sortutako hirugarren paradigma, dituz moduko formak dituena, idazketa arrunterako baztertu egin behar dugu, ahoz nahikotxo erabiltzen bada ere (batez ere hirugarren pertsonakoetan: dituz eta dituez). Azpieuskalki mailan, ostera, badu bere lekua (herrietako aldizkarietan, adibidez).



4. H-a Bizkaieraz egundo ez da h-rik egon (protoeuskaraz ari zara?). Baina batura jo guran h-a onartu da bizkaiera standarrerako: mihin, ahausi, etab. H-aren kontua aspaldi gaindituta dago...



 5. (H)ANDIXA / (H)ANDIJA XX. mendean Azkuek proposatu zuen bizkaiera eredua nagusitu da. Mogelen denborara zein joan gaitezke, atzera ezin dugu egin. Fonetismo hutsean oinarrituta, biderik ez dugu egingo. Bizkaiera standarraren ereduak gure euskalkiak berezko dituan morfologia eta sintaxi ezaugarri bereziei eutsi gura die idatzian zein ahozko erabileran. Fonetika arloko kontuak ondo jagon behar / nahi ditugu, baina ahozko mailan.



6. -EK / -AK Puntu honetan hartu dugun bidea ere bikoitza da. Bizkaieraren deklinabide sistemak sekula ez ditu ergatibo eta absolutibo pluralak bereiztu. Horregatik berori da gure lehenengo hautua: ikasleak ez dira etorriko / irakasleak ez dabe egingo. Baina, irakaskuntza indartsua da, eta zentzun horretan, pedagogiaren ikuspuntutik, komenigarria izan da batuzko bereizketa ere (ikasleak / ikasleek) "onartzea" bizkaiera standarrerako, bera bigarren hautua izanik ere.



7. ORAIN / OIN Gure hiztegietan, LHn eta DLn, modu honetan azaldu genituen adberbio hori: orain markarik gabeko forma da, hau da, bizkaiera ere bada; oin-ek (bizk.) markazioa dakar, bizkaiera baino ez delako, eta bera da bizkaieraz formarik zabalena eta indartsuena. (Hirugarren bat ere badago, hon forma zaharra; gaur egun oraindik ere ahoz polito erabiltzen da (hon, hontsu, hondino) mendebaldeko bizkaieraz). Ondorioa: orain formalagoa da oin baino, baina biak ere bizkai euskerarenak.



8. JAITEN > JOITEN > JOTEN / JOTZEN OEH-k hala dio: los vizcaínos usan jote- y los gipuzcoanos jotze-. -TEN da bizkaierak gerundio formak egiteko duen hizki nagusia: erreten, igoten, ateraten... (Ikusi paradigma osoa, in Bizkai euskeraren jarraibide liburua. Lehenengo pausuak, 239 or.). Bizkaieraz -o amaieradun partizipioek *–ten hartzen dute sistematiko gerundioa egiteko: joten, erasoten, jazoten*... Jaiten formea euskara arkaikoa da, ez klasikoa. Hortik eratorritako forma da gaur egun Orozkoaldean (Bizkai mendebaldea) oraindik ere entzuten dena (joiten, emoiten, igoiten), bizkaiera zaharra. Bazterreko erabilera den ginoan, ezin dugu bizkaiera standarrerako bera bultzatu.






BATUAZ-----------------BIZKAIERAZ




  •  gizon horrekin → gizon horregaz

  •  Kasurik ez egitearekin. → Kasurik egin ezagaz

  •  kasurik ez egitearekin. → kasurik egin ezagaz

  •  Mesedea eskatuz gero, egingo dizu. → Mesedea eskatu ezkero, egingo deutsu.

  •  Zapatak erostera zoazte → Zapatak erostera zoaze

  •  Zapatak erostera joan naiz → Zapatak erostera joan naz

  •  Kasurik ez egitearekin, eginda daukazu → Kasurik egin ezagaz, eginda daukazu

  •  Bai etxean eta bai auzoan ez genuen besterik egiten. → Bai etxean eta bai auzoan ez genduan besterik egiten.

  •  Gure auzoan nire umetako lagun guztiak ere neure antzera zeuden. → Gure auzoan nire umetako lagun guztiak be neure antzera egozan.

  •  Edurne Pasaban mendizaleari egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. → Edurne Pasaban mendizaleari egindako alkarrizketa argitaratuko dau bihar BERRIAk.

  •  Ezker belaunean tendinitisa du iberoarrak, baita bi eskuetan ere. → Ezker belaunean tendinitisa dau iberoarrak, baita bi eskuetan be.

  •  Frontoi berrian izan dira gaur materiala aukeratzen. → Frontoi barrian izan dira gaur materiala aukeratzen.

  • Pauen egon behar dugu, tokiko dinamikari segida emateko. → Pauen egon behar dogu, tokiko dinamikari segida emoteko.

  •  Euskara nire bizitzan → Euskera nire bizitzan

  •  Orduko seminarioan pausu hori ematea ez zen makala. → Orduko seminarioan pausu hori emotea ez zan makala.

  •  Teilatupe berean bizi ginen hiru familiok ginen euskaldun garbiak. → Teilatupe berean bizi ginan hiru familiok ginan euskaldun garbiak.

  •  Hemendik aurrera erritmoa jaitsiko dut → Hemendik aurrera erritmoa jatsiko dot

  •  Nik eduki dudan hoberena taldekideak dira → Nik euki dodan hoberena taldekideak dira

  •  Erritmoa jaitsiko dut. → Erritmoa jatsiko dot.

  •  Pilotariak eta jarraitzaileak gustura agertu dira Bilboko Miribila auzoko pilotaleku berriarekin. → Pelotariak eta jarraitzaileak gustura agertu dira Bilboko Miribila auzoko pelotaleku barriagaz.
  •  Olaizola II.a-Begino eta Irujo-Merino II.a bikoteek larunbatean han jokatuko dute Binakako Txapelketako lehen finalerdia. → Olaizola II.a-Begino eta Irujo-Merino II.a bikoteak zapatuan han jokatuko dabe Binakako Txapelketako lehen finalerdia.

  •  Azpeitiko urtegian hilik agertutako emakumeak tiro bat du, lekukoen arabera. → Azpeitiko urtegian hilik agertutako emakumeak tiro bat dau, lekukoen arabera.
  •  gaizki → txarto


  •  Teilatupe berean bizi ginen hiru familiok hirurak ginen euskaldun garbiak. → Teilatupe berean bizi ginan hiru familiok hirurak ginan euskaldun garbiak.





No hay comentarios:

Publicar un comentario