Sintaxia


ERAKUSLEAK:(BIZKAIERAZ)






ERAKUSLEAK:(BATUERAZ)





Erakusleak lantzen:


BIZKAIERA OROKORRA

 Sintaxia
 Perpaus bakuna

1. Erakusleen erabilerea ez da beste euskalkietakoa lakoa, batez be balio adierazkorra daukanean:       aHoneek etxeak onak dira2. Guztiak adjektiboagaz be antzekoa da, baina balio adierazkor barik:
       
a. Umeak guztiak3. Erakusleak izenaren aurrean jarteko ohiturea dago:
       
a. ha etxea4. Adizlagunaren egituretan be gertetan da adberbioz baliaturiko formakaz:
       
a. hemen etxean, orduan denboran5. Erakusleak batzuetan bai aurrean eta bai atzean jarten dira:
       
a. Honek txakur honek...6. Aditzaren ekintza bera galdegaia danean, aditz-partizipioaz baliatzen da hau aditzaren aurrean kokatuz.
       
a. Aditz sintetikoetan: honek jakin daki
       
b. Aditz perifrastikoetan: etorri egin da 7. Egin partizipioaren erabilerea beste eremuetara zabaldu da: etxera noa ikasi egiteko

________________________________________________

 Perpaus bakuna

 Juntadurea
1. ez ezik juntagailuaren ordez ez eze erabilten da ta bigarrenari be(re) lokailua gehituz: Musikea entzun ez eze, jo be egiten dot.
________________________________________________
 Menperakuntzea


1.
 Konpletibetan esaldi nagusia baiezkoa danean –la erabilten da, beste euskalkietan lez, eta baita –na be esaldi menperatua galdegaia ez danean:
       a. Jakina da aprobau dozuna


2. Aditz nagusiak bai ala ez eskatzen dauenean menpeko aditzean –nez edo –nentz atzizkiak agertu daitekez:      a. ez deust esan etorriko danentz

3. Aditz jokatu bako erlatibozko esaldietan forma laburtua ikusten dogu:      a. Ikusiko etxea

4. Denborazko esaldiak –kera atzizkiaren bidez egin daitekez:      a. sartukeran ikusi neban

5. Helburuzko esaldietan –teagaitik erabili beharrean –tearren erabilten da:
      a. zugaz berba egitearren joan da
6. Mendebaldeko bizkaierako berbeta batzuetan –t(e)arrik erabilten da:
      a. suges egotarrik etorri nes.

7. Zertara galdereari erantzuteko gerundioa erabilten da:
      a. erosketak egiten noa8. Kausalak osotzeko ze menperagailuaren erabilereabe zabal dabil
      a. Ez dakit nora joango nazen, ze ez dot ezer pentsau
9. baino arinago perpaus nagusiak adierazoten dauen ekintzea erreferentzia puntuaren aurretik kokatzen dau baino lehen-aren sinonimoa da:
      a. Erabagi baino arinago eizu berba nigaz

10. Eta atoan egitureak berehalakotasuna adierazoten dau eta aditz partizipioa oinarri dauela osotzen da:
      a. Zu aitatu eta atoan konturatu nintzan zu izan zinala
11. Barritan berehalakotasuna adierazoteko erabilten da:
      a. Jan barritan ez joan errekara, jan zaharrean bai 


No hay comentarios:

Publicar un comentario